XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irratitelefono ikus Irratia / Irratitelegrafo ikus Irratia / Iruñea ikus Euskal Herria / Isaacs, Jorge ikus Literatura / Isaias ikus Hebertarrak / Isatsurkila ikus Pelikano eta Ubarroia.

Irratifaroak eta irratigoniometroak.

Irrati onden baliabide berezi bat irratifaroak eta irratigoniometroak dira.

Irratifaroak, zenbait seinale igortzen duten irrati estazioak edo tokigune jakinekoak dira; itsasuntziek eta abioiek irratigoniometroren bidez hartzen dituzte seinale hauek, eta horrela seinaleak zein tokitatik datozen jakinez beraiek non aurkitzen diren jakiteko bidea izaten dute.

Kondizio meteorologiko makurren artean norabide zehatza nekez kausitu daitekenean, oso baliagarri gertatzen da sistema hau.

kondentsadorea / kondentsadore aldagarria / harilkoa / antenarekin konexioa / lurrera konexioa / diodoa / kondentsadorea / entzungailua.

Irrati bat nola egin.

Irrati bat, edo zehazkiago esateko diodozko irrati hargailu bat, egiteko elementu hauez baliatu behar da: gutxi gora behera hiru zentimetrotako diametroko eta zortzi luzeko plastikozko edo kartoizko hodi batez eratutako bobina harilko bat.

Bertan, arreta handiz, 0,15 mm. lodiko kobrezko hari esmalteztatu bat kueztatu behar da, arreta handiz oso hestu gera dadin eta elkarren gainean ezarritako espiralik ukan ez dezan, baizik eta denak elkarren segidan paraleloki eta ondo bateraturik.

32 espiralen ondoren kuskuilatxo bat egiten da, eta toki horretan hariari esmalte azala kendu egiten zaio, gero 96 espiral osatu arte berriro haria kuestatzen segituz.

500 pikofaradiotako erdiko ahalmena izango duen kondentsagailu aldagarri bat eta beste bi finko, bata 1.000 eta bestea 200 pikofaradiotakoak, germaniozko diodo arrunt bat (OA 79 tipokoa adibidez), eta gutxienez 2.000 ohmiotako entzungailu bat.

Materiale hauek guztiak nahiko eskuraerraz dira edozein elektra gai dendatan.

Eta hauek dira muntaiarako arauak: plastikozko edo zurezko panel bat hartu eta sei zulo egiten zaizkio, marrazkian ageri den bezala.

Azpitik gora torloju bana pasatu eta gaineko aldetik bakoitzari dranbal bana lotzen zaio.

Torloju hauen gerrian diodotik, harilkotik eta kondentsagailuetatik datozen harien mutur bana lotzen da.

Marrazkian ikusten den bezala, torloju bakoitzari beste dranbal bana lotzen bazaio, harien loturak iraunkorrago gertatuko dira.

1 torlojua kable batez lurrera konektaturik dago, iturriko hodiaren bidez esate baterako.

4 torlojua antena klabe bati konektatzen zaio (gutxienez 10 metrotako kobre hari bat, eta ahal delarik etxetik kanpora ateratzen dela).

Horretarako, ohearen azpikaldeko metalezko sareak balio izan dezake, ohea zurezkoa baldin bada, zeren orduan lurretik erabat isolaturik gelditzen bait da metalezko sare hori.

5 eta 6 torlojuei entzungailuaren hari muturrak lotzen zaizkie.

Harilkoaren eta kondentsagailu aldagarriaren hari muturrak biak batera 3 torlojuari lotzen zaizkio.

200 pikofaradiotako kondentsagailua 5 eta 6 torlojuen artean lotzen da.

Diodoa berriz 3 eta 6 torlojuei.

Horrela tresna funtzionatzen hasteko prest dago.

Estazio emisorea bilatzeko kondentsagailu aldagarria alde batera edo bestera poliki-poliki jiratzea aski da.

Irrati estaziorik hartzerik lortzen ez bada, konexio guztiak ongi ote dauden egiaztatu beharko da; baita hari muturrak, konexioguneak alegia, gaineko esmalte isolatzailerik gabe garbi ote dauden ere.

Ondoren espiralen multzoa kontrolatuko da: hamarrekoren batetan gehiagotu edo gutxiagotu egin beharko da, entzupen egokia lortzen den punturarte.

Tresna honek seinaleak bidaliak izan diren bezalaxe hartzen ditu: ez dauka inolako seinale gehigarririk.

Izan ere ez du sare elektrikoarekin edo pilaren batekin inolako konexiorik.

Beraz, jakina, hurbileko irrati emisoreak eta interferentziarik gabeak bakarrik har ditzake.

Antenaren haria luzatzea gerta daiteke zenbait eragozpenen soluziobide.